Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-11-06 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Hamasei urte inguruko nerabeen irakaslea zara. Errieta egin diozu gaur ikasle bati eta hark ukabilez jotzeko keinua egin dizu beste ikasleen aitzinean.

Description

Air
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irakasleok izaten degu
gelan mila konpromezu.
Zure ahotik gaur zenbat irain
mespretxu eta abusu...
Bai suspensoa da zure nota
eta horrek zenbat pisu!
Nere errita zilegia zen
hori ondo badakizu
jetxi besoa ta erantzuna
hitzez eman iezadazu. (bis)

Ikasgeletan joan bagoaz
baina ez dakit norantza
nik kargu hartu ta altxa dezu
ukabila ta behatza;
ai adiskide gaur hartu dizut
ikasle koldarren antza
berriz lagunak izango geran
ere badaukat zalantza
behin soilik hautsi daitezkeelako
kristala ta konfiantza. (bis)

Azken boladan nola zabiltzan
suspensotik suspensora
espabilatu zaitez gaztea
alde daukazu denbora!
Ahaztu nahi det baina ezin ahaztu
nola igo zeran gora!
Azken aholku bat det zuretzat
eta ekarri gogora
biok berdinak gera bai baina
ikasgelatik kanpora. (bis)