Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Txirula eta txakurra lagun herriz herri zabiltzaten bi punki zarete. Leku batean aste pare bat igarota, zuk, Jon, makutoa hartu eta beste herri batera abiatu zara. Ametsek bizimodu hori utzi egin nahi duela esan dizu.

Description

Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Amets begiratzen hasi
ez zaigu joan itsusi
zoriontsuak gera gu gure
patu ta pobrezi;
nere makuto ta guzi
banoa hemendik ihesi
beharrak behar mundu honetan
libre nahi dut bizi. (bis)

A. Arzallus:
Hezur ta eskeletua
kalera eskaletua
baina hau ez da beti gelditu
behar den lekua.
Askatasun amestua
ze askatasun estua!
Nik ia txanponik ez dut eskatzen
nahi nuke eskua. (bis)

J. Maia:
Gu elkarren eskuekin
hortik ibili gera fin
ez zait inporta nahiz eta egon
plako eta erkin.
Bakardadea behinepin
zer den ondo dakit jakin;
zu joan zaite baina txakurra
uztazu nerekin. (bis)

A. Arzallus:
Horrenbeste pasadizu
paradisuz paradisu
baina aspertu eta atzera
banoa ni aizu!
Bai, bai txakurra torizu
izan bedi zure maisu
eta zaunkaka duoa egiten
lagunduko dizu. (bis)

J. Maia:
Beraz zakurraren gula
ezin leike disimula
txakurra lagun haundia dut ta
zertan egin burla.
Hasi dedan pelikula
ez bedi buka sekula
mila izarreko aterpe hontan
jo nahi det txirula. (bis)

A. Arzallus:
Iruña edo Baiona
segi zazu handik hona
mila izarreko hotel txikian
ez pareta ez horma.
Egiten banaiz gizona
baldin badut bizi ona
zure eskura luzatuko dut
lehenengo txanpona. (bis)