Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Paya, Xabi
Exercice
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Txirula eta txakurra lagun herriz herri zabiltzaten bi punki zarete. Leku batean aste pare bat igarota, zuk, Igor, makutoa hartu eta beste herri batera abiatu zara. Xabik bizimodu hori utzi egin nahi duela esan dizu.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabi Paya

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Jijiji eta jojojo
ondo gabiltza karajo
eguerdiroko bokadiloa
dela gure lujo!
Ipinita majo-majo
nora zoaz zu gixajo?
Txakurrarena egin dezaket
baina ez txirula jo. (bis)

X. Paya:
Txirula utzi aparte
egin baitit mila kalte
herri denetan gu izan gara
kaleko alkate.
Nahiz eta jardun jo ta ke
ni banoa gero arte?
Gizarte honen limosnarekin
hau ezin da bete. (bis)

I. Elortza:
Ezin da bete gainera
zuk nahi zenukeen parera
ume pijo bat hartu nuen behin
neurekin batera;
batera eta bestera
zuk baliatu aukera
orain oporrak amaitu dira
ta aitatxon etxera. (bis)

X. Paya:
Ez, jarri zidan baldintza
eta bete behar hitza:
baldin bazoaz zuk bila zazu
semea langintza.
Ei, utzi punkilaritza
ta hartu bertsolaritza
hoiek aberats baina gu bion
antzera dabiltza. (bis)

I. Elortza:
Egiten duzu algara
horra arrazoi ilada
bertsolarien legez aberats
zeure ametsa da
ahalegindu zaite hara
ta aberasten bazara
etorri zaitez txanpon botatzen
nire iskinara. (bis)

X. Paya:
Azkenik lainotik jeitsi
ta honi ondo iritzi
askatasunez egin behar dut
behingoan irrintzi.
Zenbait eskaera eutsi
baten ordez bederatzi
ikus dezazun laguntasuna
ez dugula hautsi. (bis)