Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-10-10 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Ibon Ajuriagojeaskoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-10-10 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Parkean paseoan zabiltzatela, zuen alaba gaztea ikusi duzue norbaitekin musuka.

Description

Air
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-10-10 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Ibon Ajuriagojeaskoa

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirreazaldegi

Ohartu gabe pasatu ditu
honek'e hamabost negu
aita ta ama ama ta aita
zituen beti eredu
elkarrengandik horren hurbil ta
holako xamur beti gu
orain gozatzen ari da eta
zerbait ondo egin degu.

I. Ajuria

A ze sorpresa guk izan dugun
parke barruan sartuta
gure alaba hor dagolako
mutiko bati helduta.
Ze estiloa! Hortxe dabiltza
ezpainak txupa ta txupa...
Gure alabak zure moduan
ez du egiten muxuka.

A. Agirreazaldegi

Batzutan goxo eta besteetan
ikusten dut horren gartsu
nik bezelaxe Iratik dauka
barruan makina bat su.
Eta aitatxo itxura denez
muxu eskean zaude zu
behin erakutsi zenidan baina
berriz erakutsidazu.

I. Ajuria

Joan gaitezen banku batera
gu Ainhoa berehala
ni ziur nago guretzat ere
aukera hori badala.
Begira nago gure alabari
berak muxu eman ahala
gar hori laister joango zaio-ta
aprobetxatu dezala!

A. Agirreazaldegi

Hamabost urte baino ez ditu
ta muxuka ondo dago.
Alaba eta aitan artean
ni berotu naiz zeharo
parkea utzita nik gelarantza
nahi nuke orain igaro
zeren urteak ditugu biok
hamabost baino gehiago.

I. Ajuria

Egia da bai biok etxean
egongo garela bapo
nola egiten dan ere ahaztu dugu
ta gogoratu beharko.
Beraz sorpresa txiki bat behintzat
Ainho badut zuretzako
ospatu daigun gure alaba
zoriontsua dalako.