Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Joxe Munduate

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-10-18 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Agirre Goia, Unai
Munduate, Joxe
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Unaik hala nahita, kanpinera joan zarete oporretara. Ekaitzak zuen kanpin-denda eraman du, eta kanpineko komunean zaudete busti-busti eginda.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Joxe Munduate

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Munduate

Kanpinean nahi zendun
berdin zan noranahi
baina ideia ona
ez zan izango ai!
Ebia hasi da-ta
euri-jasak darrai...
Ilerik ez zait busti
beste guztia bai! (bis)

U. Agirre

Nahiz ta kanpin bat hartu
genuen lehenago
orain teilatu on bat
behar zan gehiago.
Komunera etorriak
gu tximu zeharo
lur hotza dauka baino
haiz gaizki ez dago. (bis)

J. Munduate

Itxura dadukazu
ijitoarena
ta nik begiratuta
ematen det pena.
Ondoren pulmonin bat
guregana hurrena
hau baino hobea da
hotelik txarrena! (bis)

U. Agirre

Nahiz lagunak nahi lukeen
hemendikan alde
oporretan gaudela
ez da nobedade.
Pulmonia hartzea
ez degu hain grabe
ospitalian oso
ohe onak daude. (bis)

J. Munduate

Hara ez nuke joan nahi
ta ez disimula
baina oraintxe daukat
gorputzaldi ahula.
Uste nuen nik Unai
jakingo zendula
zuhurraren poltsak beti
bi zulo ditula. (bis)

U. Agirre

Ezer txarrik ez diot
nik opa inorri
baina ez det hemendik
ihes joan nahi korri.
Txanda bukatu zaio
lehengo bikote horri
ni komunera nua
nahi badezu etorri! (bis)