Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-10-24 Laudio Txapelketa
Gai-emailea
Altuna, Lierni
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Mila aldiz pentsatu izan duzu ez duzula gehiago gezurrik esango, baina berriro esan duzu.

Description

Air
Haize hegoa gau epela I
Nom de la strophe
Zortziko ertaina (hg) / Lau puntuko ertaina (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Nom de la strophe:  Zortziko ertaina (hg) / Lau puntuko ertaina (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hoteletik atera naiz
ta etxerantz astiro
giltza sarrailan sartu dut
eta etxera igo
emaztea zain dut bertan
hartu nau maitekiro
"Eguna nola?" esan dit
ondoan ez da giro!
Mila aldiz pentsatu dut
"Ez dut berriz egingo"
zu maitatzeko ez badut
behar aina motibo
zergatik esaten dizut
"Maite zaitut" berriro?

Amoranteari deitu
jatetxea, kandela
ta gero sexu usainez
beteko dugu gela.
Gurea ez da etxea
gurea da hotela
hark "Zergatik?" galdetzen dit
nik nahiago horrela.
Jakin ezkondu nintzela
ere ez dakiela
irriparre egiten dit
laztanak dena dela
eta irri egiten du
sinistuta bezela.

Tak-tik-tak-a horixe da
erlojuen taktika
polita da teoria
politago praktika.
Zenbat gozamen hartzen den
emaztea utzita!
Berriz ere hala nabil
gezurretan hasita.
Gizarteak zergatik du
egiaren irrika
zoriontsu baldin banaiz
bi begiak itxita?
Gezur bat da dena baina
zeinen gezur polita!