Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
Bertsoa entzun |
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
Nom de la strophe:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lehenengo ta behin Etxahun ta Fredi
zuei nire maitasuna
behin bertsolari ta maisu bati
hauxe bainion entzuna
egun batean ez dela epaitzen
urte osoko jarduna
ia gaur behintzat egiten dugun
saio eder ta txukuna.
Nire dohaiak ez dira txispa
ta erregulartasuna
ta txapelketa beti egiten zait
halako pisu astuna
abenduaren hamahirua ere
ikusten dut hain urruna
baina gaur behintzat izan naiteke
Europako txapelduna.