Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aireportura joan behar duzu, Arkaitz, eta Unaik esan dizu eramango zaituela. Autoan daramazuen denboran, seigarrenez pasatu zarete leku beretik.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes

Hegazkina hartu behar
ta oraindik horrela!
Ta Unai fumatuta
askotan bezela.
Badakizu dudala
konfiantza itzela
baina ziur al zaude
bidea hau dela? (bis)

U. Iturriaga

Lehenago ziur nengon
baina orain ez keba!
Nire ziurtasunak
denak doaz kera.
Usoa du izena
hori da ospera!
eraldatu ein da buelta
batetik bestera. (bis)

A. Estiballes

Kriston itsuarekin
ta begiak dizdiz
jan ditu sei txupatxus
ta hiru regaliz...
Kale hontatik goaz
zazpigarren aldiz
begira zure ama
agur zazu berriz. (bis)

U. Iturriaga

Gure ama berriro
ostera dedio!
Galdu naiz onartzen dut
ze erremedio!
Bere begitxoekin
horrelaxe dio
beti dio "Hegoak
moztu banizkio!". (bis)


A. Estiballes

Aireportura ez naiz
iritsiko jada
aparkatu ezazu
goazen tabernara
disgusto hau kentzeko
trago bat atara...
vueloa hartu duen
bakarra zeu zara. (bis)

U. Iturriaga

Azken baten tabernan
ez al gaude hobeto?
Geure Keler txiki ta
porroak tarteko.
Ze gogo zenituen
Madrila joateko!
Garzon etorriko da
zu eramateko. (bis)