Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Z. Iarritu
Disko salmenta ere
beheraka-beheraka
A. Arzallus
Interneten baitabil
hainbeste pirata
baina ez nabil ni kontu
hoietan kexaka
kultura oso libre
utzi behar da-ta.
Z. Iarritu
Eta musikariek
kontzertu asko nahi
A. Arzallus
musikariek hala
eta guk ere bai
batzutan lana egin
eta besteetan jai
nik nahikoa badauzkat
eta nabil lasai.
Z. Iarritu
Asko joaten al zara
kontzertuetara?
A. Arzallus
Gehiago joan behar nuke
aizu beharbada
baina asteburua
heltzen da-ta hara!
joan behar izaten dut
bertso saiotara.