Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aerobic-eko lehen eguna duzue gaur. Erritmoa hartu ezinik zabiltzate.

Description

Air
Omendu nahian etorri gara
Nom de la strophe
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin

Nom de la strophe:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi

Irakasleak eskuin ta ezker
egiten digu hain trebe...
Nik ja ez dakit hemen ze hanka
mugitu behar den ere! (bis)

J. Martin

Egia da bai mugitzeko're
badago adar aukera
egin ezazu nik bezelaxe:
mugitu denak batera. (bis)

B. Gaztelumendi

Denak batera mugitzen hasi
nahiko nuke hemen baina
mareatzeko modukoa da
zure izerdi usaina. (bis)

J. Martin

Baina ez dakit izerdia den
edo horko irudia
mareatzeko modukoa da
aurrekoan ipurdia. (bis)

B. Gaztelumendi

Egia da bai elkartu gera
hemen hainbeste euskaldun
aurrekoana pakean utzi
gurea jetsi dezagun! (bis)

J. Martin

Mugitzen gera batzutan azkar
ea besteetan astiro
tanga ipurdian sartzen zait baina
mugitzen naizen aldiro. (bis)

B. Gaztelumendi

Tanga ez degu hain arraroa
nik beste bat det galdera:
bakeroekin nola zatoz zu
aerobic-eko klasera? (bis)

J. Martin

Lo egiteko nik bakeroak
ere ez ditut erazten maiz.
Oraindik ere ez zera ohartu?
Ligatzera etorri naiz. (bis)

B. Gaztelumendi

Klaseko neska denei begira
beti bezela zabiltz zu
eta buruko ileak ere
tente ipini zaizkizu. (bis)

J. Martin

Nahiago nuke gaurko honetan
lotsaz aitortzen dut tira
tentetu diren ile bakarra
gandorrekoak balira!

B. Gaztelumendi

Egia esan aerobic-ak
ez dit ematen pakea
hobe genuen Jaurlaritzako
jatetxera joatea! (bis)

J. Martin

Egia esan gaurko sesio
honekin nekatu gara.
Komunak dira mistoak eta
goazen korrika dutxara! (bis)