Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Goizero, autobusean hutsik geratzen den eserleku bakarra zure ondokoa izaten da.

Description

Air
Munduko ilunabarra
Nom de la strophe
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sortzean ginen bost anai
inork ez zuen joan nahi
neri esan zidaten ai
"Hik balio dek hi joan hai!".
Afrikan ezin genuen bizi
eta Europa amesgai.
Hara bi urte Euskal Herrian
aukera hobe baten zai
baina ez dakit zer den azala
zer den begi zer den usai...
Autobus hontan gogoratzen naiz
pateran gentozen nornahi
ai zeinen estu gentozen eta
hemen tamalez zein lasai! (bis)

Ni Mohamed naiz izenez
ta Iñaki ezizenez
neure motxila gizenez
disko saltzaile naizenez
autobus hontan nator goizero
neure gogo neure senez
baten bat neure ondoan ea
jartzen den itxaropenez
baina hemengoak azalez eta
hitzez zuriak direnez
bi urteotan ez dator inor
ta hemen nago neure penez:
autobus baten barruan goaz
baina bide berean ez. (bis)

Ta bakardade sakona
hik ez, ez nauk abandona
Koranari jaramona
ta irakurtzen dut Mahoma
hark esaten dit "Segi aurrera
hi baihaiz pertsona ona".
Baina badoaz bi ejekutibo
ta neskatxa baten gona
zigarroa errez bizar ta guzti
aurrera doa gizona
baina hara hor zahar bat badator
ta gerturatu da hona.
Lehenengoa zu zera eta
eskerrik asko amona! (bis)