Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Mezu hau jaso duzu mugikorrean: " Ez egon nire zain".

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Nom de la strophe:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur bazkaria prestatzen hasi
eta ia segundura
mezu berri bat heldu zaidala
bapatean naiz kontura.
Nire ama da ez datorrela
ze poztasuna barrura!
Dutxan sartu naiz ta hogeita hamabost
gradutan jarri dut ura
desodorante pixka bat bota
koloniaren freskura
telefonoko gida hartuta
gonbidatu hau ta hura
etxe guztia gaur neuretzako
ia heldu naiz zerura.
Bueno ama ez da helduko baina
ez dit askorik ardura

Ama etxera ez datorrenean
montatzen ditut hainbat jai
zerbaitegatik nago oraindik
gazte plantako ta galai.
Une guztiak ez dira berdin
ezta garai denak garai
baina etxean nago bakarrik
ez guraso ta ez anai.
Bazkaria ere prestatuta dut
musika jarri ta lasai
laister lagunak helduko dira
ze porro ta ze alkohol usai...
Amak mezuan argi esan dit
" Ez zaitez egon nire zai"
eta bere zai ez nago baina
beste batzuen zai gaur bai.

Txirrina entzun dut atera hurbildu
ta a ze lagun andana!
Hor dago Eba gaur guapa-guapa
eta guapago Rosana
ederto asko aterako da
hemen gaur gaueko plana
lagun on batek esaten dun lez
ostrak, putak ta txanpana
ta orden horretan ez derrigorrez
oin zirri orain laztana.
Gustora nago nire gurasoen
ohe haundian etzana
badago hemen zer probatua
zer jana ta zer edana
ta halako baten ustekabean
atetik sartu da ama.