Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-05-28 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Adurizko Bertsolari Afizionatuen Txapelketa (6. 1988. Oiartzun)
Représentación
1988-05-28 Oiartzun Sariketa
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Agirre, aita, alkohola dela medio, denbora luzez ingresatua egonda. Eta Lazkano, semea, droga dela medio, denbora luzez ingresatua egon da. Etxeratu zaretenean elkarrizketan hasi zarete.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

1988-05-28 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre: Bide txarrera sartuta gaude
semea ez dakik nola!
Hortikan irten ezik ez degu
konpontziorik inola
zure etsaia droga dezu ta
nerea berriz alkohola
esan litake gure etxea
kondenatuta dagola.

Lazkano: Nolabait ere gure etxean
badago nahiko disgustu
gisa hortara bizi diranei
oker guztiak errreztu
aita daukagu nolabait eta
ni ere naiz juxtu-juxtu
etorkizunai begiratuta
asko ez gindezke poztu!

J. Agirre: Ondo pentsatzen jarri ezkero
jaunak hau da komeria!
Gure etxean etenda dago
zorionaren haria
lehendabiziko aitatu dezu
aitaren kategoria

zu nere erruz ote zaude ba
horretara eroria?

Lazkano: Nolabait ere gure bizitza
ezin gindeke onartu

asmo ederrak ginuzen baina
denak ziraden borratu
aita mozkorrik pasatu gabe
eta semea drogatu
herriko penak ahaztutzen ere
nolabait behar asmatu.

J. Agirre: Herriko kezkak pentsatzen nuen
aitatuko ote zinuzen
zenbait garaitan biok ere hoiek
bapo ahaztutzen ginuzen!
Txorakeriak baztertu eta

bide oneratu gaitezen

nere andrea ta zure senideak

pozetan jarri ditezen.

Lazkano: Nere aitatxok komeni baino
askoz gehiago eran du
neroni ere bizimoduan
ez naiz formala izandu
ta pentsatu det dena utzita
berihalaxe ezkondu

oraindik gauzak konpon litezke
ez degu inoiz berandu.

J. Agirre: Bejondeizula seme maitea

zuk asmo on bat hartua!

Izan dedila lehengo bidea
hor erabat baztertua!
Zorigaitzeko droga hori ez da
Euskal Herrian sortua

gure herria hondatzearren
kanpoaldetik sartua.

Lazkano: Zoritxarren hori izan da
gure herriko kasoa
eta hortatik usteldu dute
ia gazteri osoa
bainan berriro hartu dezagun
zuzenbideko pausua
alkarri lagun eginez gero
babes leike erasoa.

J. Agirre: Urte batzuak izanak arren
erori eta debillak
oandik ardatza zuzendu leike

garai bateko kurpilak!

Asko pozten naiz asmo sendooak
baditu nere mutilak
zuk drogak utzi ta neri kendu
garrafoi eta botilak.

Lazkano: Gure etxeko pake santua
hoi litzake nerekiko
nahiz ta etsaiak nahiago izan
ikustea belauniko
ahal baldin bada gure herria
usteldu nahi da betiko
bainan elkartzen baldin bagera
Euskadi ez dute hilko!