Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1980-05-24 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
1980-05-24 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urteak pasa badira ere
gogorrak eta ilunak
esan diteke badatozela
argi izpiko egunak.
Franco xaharra ta Molan izena
zuten kale euskaldunak
Haiek hainbeste mereziko du
bertsolari txapeldunak!
Bertsolaritzan haundia zera
ta gizon bezela berdin;
hona kale bat zure izenez
herria ahaztu ez dedin.
Zu baino gizon bizkorragorik
nor izan degu Euskadin?
Mendian jaio, mendian bizi
kalearen jabe egin.
Gaur zestoarrak jarri diguten
omen hau degula bide
elkarrengana bildu gerade
horrenbeste adixkide.
Aita-amaren altzo gozoan
ia larehun senide...
Mahai zabal honek erakusten du
zer izan dan Uztapide.