Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1980-00-00 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
1980-00-00 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano:
Narru beltzeko mutil kirten bat
egin nahi zun bere senar
harrezkeroztik badu gaixoak
irriparrik hainbat negar!
Gizon bat arki nahi zuala ta
juan zan munduan munduan zehar
bainan gizon bat arkitzez gero
etxera itzuli behar!
J. Lopategi:
Narru beltzakin jaio ta gero
suerte gutxi munduan:
andre gazte bat hartu nuen ta
ezin mantendu onduan!
Gau ta egunak pasatze'itugu
biok ezin konponduan
nigandik ez zun alde egingo
ondo hezi bazenduan!
Lazkano:
Nere baimenik batere gabe
egina zenuten plana
bainan ez dute nere iritziz
pausu bat zuzen emana
nere alaba gerta diteke
ijitokumien ama
aitortutzen det kulpa guztia
neu daukat zuri emana.
J. Lopategi:
Zuk ez dakizu nola izan degun
zure alabaren jira:
ama izateko gai ez da eta
kozinera ere ez sikira
egun guztia pasatzen zuen
leihotik leiho begira
ta gauerako haren gogoak
haizeakin galtzen dira.
Lazkano:
Senar egin nahiz azaltzen dira
mila holako pakete!
Gero neskatxen ilusioa
ondo ezin dute bete.
Beti negarrez egon gaberik
etxera etorri zaite
eta goseak ez zaitu hilko
aitatxo bizi dan arte.
J. Lopategi:
Hoi gierra da* kontuak kontu
hara zer pentsatzen detan:
aita zera ta zurekin ez da
sekula jarriko tretan
behar bezela hezi ezazu
ardura harturik benetan
pulamenturik hartuko balu
bialdu zaidazu bueltan.