Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Hutsik [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Hutsik [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O entzuleok hauexek dira
ustegabeko traguak
gizon honeri horretarako
zerk eman dizka goguak?
Laztan goxo bat eskeinia dit
zabaldu dit bi heguak
hain aldrebesa ez zaude baina
badaude politaguak!
Ikusirikan maitasunetik
hori nola datorkizun
ez dut hartu nahi egintza hori
narraskeri edo lizun
guzientzako izan balitza
horrenbeste eginkizun
barkatu baina denen tartetik
azkena utziko nizun.