Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1975-03-02 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
1975-03-02 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aurten haize epelak
izan dute toki
artzaiak ez daukate
hoinbeste aitzaki
egoaldi eder eta
nahi dan hainbat jaki
udara ere txarrago
egiten badaki!
Nola elur hala euri
eta kazkabarrak
aurten izan ditugu
kobarde samarrak
hankak hoztu bildurrez
zeuden neskazaharrak
azkenengo hil hauek
ez zituzten txarrak!
Udazkenean ziran
baztar danak potzu
baina negura haize
epela gogotsu
azkenik otsaila ere
udaran igualtsu
aurten ez zan katurik
geldituko antzu!