Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Biyotzetikan oraintxen noa
gazte oien alderdira,
neska-mutillez pentsaturikan
banua euren erdira;
neure aurrean diran aueri
gustora nago begira,
baña olako gazte maiteak
gutxi azaldutzen dira.
ltxaropenik ezin berotu
egun onetan orrela,
euskaldandutzen ez bazizaigu
eta gañera berela,
konturatu naiz egun onetan
alegri gabe gaudela,
aztu ote dira gure gazteak
euskaldunak diradela?
Zuen artean sendoa zegon
sasoi batean arnasa,
zuen dantza ta kantuan
beti alaitutzen baizan plaza;
bertsolariyen jaia ikasi
eta albotikan pasa,
luzarorako ez dega ola
Euskalerriko erraza.