Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena, Txomin Garmendia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (6. 1967)
Représentación
1967-06-11 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Auteurs
Arozamena, Migel
Garmendia, Txomin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Garmendia, osasun onenean zaude; bañan, iltzen zeranerako, kaja bat, zerraldo bat, erostera zoaz. Zu zera erostera zoazena, eta zu, Arozamena, arotza.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena, Txomin Garmendia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garmendia:
Egiya esan, ni gaur nago
osasun onenean,
bañan eriotza'r'etortzen da
usterik gutxienean;
zerraldo batzuk egiten, lagun,
jarduten zera lanean,
oietako bat erosi nai det
edukiz aldamenean.

Arozamena:
Ez dezu esango zure gorputzak
ez daukala indarrik,
ta biyotzetikan oraindikan
sentitu gabe okerrik;
kajaren eske ementxe zatoz,
etzazu egin negarrik,
zure gorputza sasoiko dago, o-
raindik ez dezu biarrik.

Garmendia:
Neure korputza ikusten dezu,
ta ez naiz oso luziya:
metro ta irurogei ta amarrek'oi,
ezta ere itxusiya;
kaja beltz bat nik nai nukena,
artuta daukat etsiya,
egiten baezu ordainduko'izut
eskatzen dezun guziya.

Arozamena:
Onen burua gaur gertatzen da
bire txarretan lotua,
egur pixka bat, nai baldin bêzu,
badaukat inguratua;
kaj´oi eraman da jartzen bêzu
zure etxian sartua,
denbora baño len jarriko'zu
fameliyako lutua.

Gorrotxategi:
Egiya da, bai, zuk diozuna,
ni ortan pentsatzen nago,
entierrua baña boda on bat
Garmendiak e naiago;
bañan beste oi're guretzat dago
lentxo edo geroxeago,
ta gauzak ondo pentsatu ezkero
zertan tristetuik ez dago.

Arozamena:
Preziyoz ere ari gerade
kaj'orretaz alkarrekin,
nunbait egin baña lenagotik
onek, bai, nai zuan jakin;
etorri zaitez zure etxetik
milla peztako batekin,
eta gustora egingo dizut
egurrik onenarekin.