Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Jon Lopategi
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Jon Lopategi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkao-txiki:
Anai-arrebak, ezkonberria
gertatu liteke triste,
oraintxen giñan zoriontsuak,
oraintxen giñaden gazte;
une gutxi da egin gerala
biok senar ta emazte,
ta kafì'artu bañan lenago
gerrara deitu gaituzte.
Lopategi:
Desilusiyo ainbestekorik
ez nuen uste Ieenago,
nere senarra agurtutziyan
negar-malkoetan nago;
ezkondu eta beingo batiyan
gerrara juteko dago,
ôntxe gelditu da Lopategi
soltera baño txarrago.
Lazkao-txiki:
Nik berriz orain juan bearra det
fusillarekifk aruntza,
eskerrik asko, gaurtik badaukat
emaztiaren laguntza;
etzaiz bildurtu, emazte maita,
gerrate ori da utsa,
gerra bukatutakuan berriz
etorriko naiz onuntza.
Lopategi:
Orain zuretzat gerra txar ori
itxuratik atsegin da,
beste batzuek juan ezkero
zu gelditziya bardin da;
aruntz juanda izan zintekez
gero etorri (y) ezinda,
frutuak nola ekarko ditut
senar onek aldeginda?
Lazkao-txiki:
Egon zaitia pazientzian,
nere emazte kuttuna,
sinista zazu gerran benikan
badezuela laguna;
oraindik beintzat bizi naiz eta
etzaitez jarri illuna,
maitasuna da gerra jarri ta
gerrak bentzitzen dituna.
Lopategi:
Nere senarra bere laniyan
beti izan da mardula,
ta ona emen aberriyakin
aurrera egin nai dula;
suberte txarrez gerorantz onuntz
naizta ez etorri sekula,
egun guztitan idatzi zazu
biyotzez maite nauzula.