Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-05-07 Basauri Jaialdia
Gai-emailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Jon, etxean, sukaldea eta komuna konpondu behar zenituen, eta krisia dela-eta pixka bat aurrezteko, egin ahal zenuen txarrena egin zenuen, zure koinatuari esan obra egiteko. Obrak hiru aste-edo iraun behar zuen, baina pasatu dira hilabete bi, eta lasai ikusten duzu.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:

Eguna joaten jat
bazkaltzen ta siestan
gero obra zelan egin
egoten naz kezkan.
Hau partea da zelan
obra soil bat ez dan
zain nago ia berak
zer esaten deustan. (bis)


J. Maia:

Ia zer esaten dun
baina obra murritz
begira ta begira
orduetan zabiltz
zure etxean pozik
egingo nuke pix
zure arreba nere
andrea ez balitz! (bis)


U. Iturriaga:

Bi hilabetegatik
zabiz komerian
eta ni hor pentsatzen
hain obra handian.
Horra proposamen bat
ausarta agian:
taza jarriko baneu
sukalde erdian... (bis)


J. Maia:

Sukaldean erdian
ez dago gaizki han
ta zuk segi pentsatzen
denbora astian
baina pentsatzen dezun
denbora guztian
jarri eskua nere
ipurdi azpian. (bis)


U. Iturriaga:

Toki egokienean
jarri azentua
zure abildadea
ta zure kontua!
Ondo botatakoa
hau da momentua
orain badakit zelan
egin zementua! (bis)


J. Maia:

Iluminatu zaigu
koinatu aztia
nola eraikitzen den
goia zein azpia.
Lehenago egin zuten
kauenlaostia
Ramsesen piramide
konjunto guztia! (bis)