Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-07-24 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Manterola, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bosnaka gaia-emanda
Sujet proposé
Niri normalean ez zait gustatzen ofizioa eta afizioa nahastea, eta nik gaiak jartzen ditudanean, normalean eliza konturik-eta ez da izaten, baina disimuluan sartzen dira apaizarekin hemendik edo handik, eta hau pentsatu dut: hasieran jarriko diet gai bat, sar daitezela nirekin nahi duten dena, eta gero ni libre izango naiz eta gaiei erantzun diezaietela. Seminarioan jende gutxi dagoela-eta deialdi bat egin dute, eta bost hauek agertu dira curriculuma eskuan dutela, seminarioan sartzeko.
Gaiari oharrak
Gai-emailea, Unai Manterola, Orioko apaiza da.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:

Arantzazura abiatuta
iritsi egin naiz hala
curriculuma aurkeztu behar
luzea eta zabala
plantan nabarmen ikus liteke
ixtua edo argala
lagunek beti esan didate
praile itxura dedala. (bis)


M. Lujanbio:

Hau da intsentsu usaia eta
hemengo santu ta lustre!
Elizak baino emakumerik
ez du hartzen urtez urte
neronek ere apaiztarako
gogoik dedanik ez uste
baino Elizai kontra eiteatik
hori’re egingo nuke! (bis)


A.M. Peñagarikano:

Batxilergoa egin nuen nik
zeinen titulo mardula!
Ta hogeita hamar urte bitarte
zirri egin gabe sekula
soldauskan ere izan nintzan ta
gogoz izan dezagula
hainbeste ostia hartu zuenak
ematen jakingo dula! (bis)


A. Egaña:

Ezaugarri hauek ditut ta entzun
aizu apaiz etxekuak:
filologo naiz eta dakizkit
latin ta gainontzekuak
ilea mozten lanik ez daukat
juxtu-juxtu atzekuak
sandaliak ere ekarri ditut
fraileenen antzekuak. (bis)


S. Lizaso:

Mingain ona dut eta bizkorra
hau baldintza printzipala
han edo hemen ibilia naiz
hizlari on bat bezala
ta umetatik sentitu nuen
fede beroan itzala
nik komunio txikia egin nun
mutil haundia nintzala. (bis)


A. Arzallus:

Ba nik jakintza urria daukat
nahiz izan mutil galanta
itxuraz soilik salba ninteke
besteetan sartzen det hanka
baina osaba bat badet obispo
Hego Amerikara joanta
nik ere berdin egin nahi nuke
hura ondo bizi da-ta. (bis)


M. Lujanbio:

Nik Arte Ederrak ikasi nuen
ta Eliza juxtu hori da
romanikoa ta gotikoa
renazentistan harira
gaur eguneko Elizak berriz
Tira! Tira! Tira! Tira!
Itxura danez beste obretako
sobrakin egiten dira. (bis)


A.M. Peñagarikano:

Beste hau ere aurkeztuko det
abadetzat har nazaten
monagilloa izan bainintzan
Albiztur edo nonbaiten
saiatzen ginan binajeratik
ardo goxoa edaten
ta apaizari kentzen diona
ez da tontoa izaten. (bis)


A. Egaña:

Saiatua naiz ta grinatsua
itsu puntua det nerez
horrexegatik bertsolaritzan
badet hainbeste palmares
maratoietan, ikasketetan
beti aritu naiz fedez
neretzat dena fedea baita
bueno erlijioak ez. (bis)


S. Lizaso:

Semoiak eta bedeinkapenak
ez naute asko kezkatzen
asmatuko det pekatarien
aurrean lasai azaltzen
eta ni baino hoberik inor
denikan ez det pentsatzen
lehengo pekatu denak egiten
eta berriak asmatzen. (bis)