Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia
Conducteur/trice
Kazabon, Antton
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Urte dexente daramazue elkarrekin, baina Egaña senarrak gaur emaztea desberdin ikusi du: kontent, alai, itxura aldatuta... Senarrak, ordea, bere erruz dela uste du eta galdezka hastea pentsatu du.

Description

Air
Andre Madalen andre Madalen
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Inoiz ez zinan orain bezela
irriparrezka aritu,
inoiz ez zinan neri begira
ontzaren gisan gelditu,
inoiz ez zendun hanketan behintzat
azkazalikan gorritu;
seguru nago kanbio honek
izen-abizenak ditu.

A. Agirre:
Zerbait bitxia bada neregan,
hori nolatan izkuta?
Baina amaieran jarri behar det
gure arteko burruka;
izen-abizen batzuk badaude,
hori ezin dizut uka,
izena ez ezik izana ere
zuk baino hobea dauka.

Egaña:
Bion artean gozatu arren
hainbat farra eta trago,
nere emazte, onartu zazu,
hori izan zen lehenago;
orain norbaitek zuretzat badu
hainbat maila eta grado
seguru nago hura ez dala
ni bezain ona izango.

A. Agirre:
Gure artean ustekabean
sortu da mila endredo,
zurekin beti hotz nengoen ta
azkenaldin nabil bero;
nere aitortza egiterikan
senar, ez zazu espero,
berriz zugana etorriko naiz
harek fallatu ezkero.

Egaña:
Lehendikan ere Egañak bazun
bere buruan hainbat sen,
orain sospetxak hartua nengon
ta nenbilen oso zuzen;
dibortzio ta holakoetan
ez naiz hasiko pentsatzen
saiatuko naiz bestean suan
txingarrak aprobetxatzen.

A.Agirre:
Beraz bigarren plater gisara
egongo zera nere zai,
nere itxura dala-ta hartu
diozu zerbaiti usai;
arrazoi dezu lagunak gera
ta zertan bihurtu etsai?
Zuk ere berdin eingo zenuke
baina inork ez zaitu nahi.

Egaña:
Beraz zu ere aurkitzen zaitut
aurreratzeko planean,
bigarren plater izanda ere
segi nahi nuke lanean;
nik amodio asko ez daukat,
aitortzen det azkenean,
baina bildurra ematen dezu
hola jartzen zeranean.