Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ikuspegi desberdina duzue etorkizunari buruz. Zuretzat, Andoni, beltza da mundu honen etorkizuna. Unairentzat zabalik dago geroa.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Abiadura Haundiko Trenaz
egin leike zenbait marmar
eta presoen egoera horrek
nauka arduratu samar;
lehen lantokiak komerzio gune
berrogei metroan hamar;
etorkizuna aurrikustean
ia egiten dut dardar
horrenbesteko ongi izateak
gaizki bizitzea dakar. (bis)

U. Iturriaga:
Desarrollismo madarikatu
hori ibili arren mugan
nik ikusten dut etorkizun bat
ta mantentzen nau liluran;
ez nago ziur zu kutsatzerik
Andoni lortuko dudan
baina utopia ez zazu bila
ez Europan ta ez Kuban
konponbidea egon badago
bilatu dezagun gugan. (bis)

A. Egaña:
Gu oso gauza txikia gera
har zazu geure neurrira
nik onartzen det etorkizuna
orain egosten ari da.
Euskal Herriko politikaren
egoeraren harira
sukalde lana ein omen dute
hori ondo dago tira
baina egongelan sartu aurretik
logelara joan dira. (bis)

U. Iturriaga:
Euskal Herriko egoera zuk
nahi zenuen nabarmendu
zuretzat antza egoera honek
logurea ematen du
ba ni pozten naiz ta alde onak
nahi nituzke nabarmendu
herriak dira pertsona multzo
berez ohi dira baimendu
hitza pertsonen dohai bat da ta
hori ezin digute kendu. (bis)

A. Egaña:
Hala're hitza eduki arren
ogia lortzeko lana
konparazioz joan nahi nuke
Afrikako batengana
gure asea haien gosea
ta bizitzeko zer zama!
Bere herritik, bere tributik
iparralderantz joana
galdetu hari geroa ez den
beltza edo beltzarana. (bis)

U. Iturriaga:
Bai nahi ezkero haserretzeko
nahiko motibo da hemen
zu hor zabiltza denak zerrendan
orain amen, orain omen.
Dena tristea ta dena beltza
noski Afrika ondoren
nahiz ta goseak nahiz ta hiesak
agertu zaitez Sudanen
ta esaiozu bere barruan
argirik ikusten duen. (bis)