Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1988-08-13 Baliarrain Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Telleria, Millan
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Nolakoa gustatuko litzaizuke biharko mundua.

Description

Air
Bizi guzian borroka baten
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1988-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zerbait berria eskatzea da
jarri didaten legea,
sarri askotan eskatze hutsa
alperrikan da ordea,
zer nondik-nora izan diteken
biharkoaren bidea,
alkar maitatuz nahi det mundu bat
eta gorroto gabea.

Biharko zerbait hobean bila
da dadukagun afaria,
sarri askotan han izaten da
hizketaldien esana,
baina gero zail gertatzen zaigu
lortu izatea dana,
mundu on hortan eskatzen det nik
gazte guztientzat lana.

Biharkoari begira jarri
baina aztertu oraina,
sarri askotan eskatzetikan
etortzen zaigu ordaina,
gaur egun ere askok diete
zer mundu aldi bikaina,
nik biharkoa hobea nahi det
pozikan bizi naiz baina.