Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2006-11-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
| Bertsoa entzun | 
2006-11-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Gure etxeko paraje buelta
jarri leike adibide:
lehen mendi txoko maite zirenak
urteetan zenbat deklibe!
Lehen amonari ikasi nion
hura egiten det nire:
ate guztiak taberna dira
ta mendi guziak bide.
Leheno kalean topatzen ginen
eta noiznahi lagun zaharrak;
biharko presik gabe orduak
zerbezak eta abarrak.
Denbora asko ez pasa arren
gabiltz aldatu samarrak;
bi besoekin heltzen gaitu gu
silloiaren atzaparrak.
Ikasle garai hartan banitun
ametsak eta ideak
ta asmatu nahi izaten nitun
lehendik ez zeuden bideak;
ezinezkoa egi egiteko
jarrerak ziren nireak
baina ametsari lekua jaten
dio errealidadeak.
