Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Mikel Mendizabal
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendizabal
Bastoia hartu ta mantso-mantso,
ezin juan bixi-bixi;
kontu gozotan elkarri mintzo,
zer entzun ta zer ikusi,
denborarekin hainbeste gauza
gugan baitira berezi,
aldaketarik inportanteena
nahi nuke adierazi:
lehen denboraren atzetik eta
orain beraren ihesi. (bis)
A.Lopategi
Biok ere lan asko egin dugu
bizitzan, aspertu aina;
denbora eta soldata ona
ditugu orain ordaina,
ta pasioan ibiltzen gara
hartu nahiean tamaina;
orain dirua eta denbora
ugari ditugu baina,
horiek gasta ta disfrutatzeko
gorputzik ez, alajaina! (bis)
Mendizabal
Gazte denboran ibili ginan
askotan juxtu samarrik;
sasoia ere saltzeko zegon
ta ez zen izan alferrik.
Gaur pasioan trago txiki bat
tarteka eginez bakarrik.
Hala ta guztiz konformismoa
ta badegu poz ederrik,
diru askorik ez degu bainan
ez da gehiagon beharrik. (bis)
A.Lopategi
Gazte sasoiko animoeri
eman diegu egurra;
bazter batean utzi ditugu
kodaina eta atxurra.
Zaharren bizitza egia esan
ez dugu horren samurra,
pasiatzera goaz goizez ta
gero musean egurra;
ahal dan ondoen goza dezagun
gelditzen zaigun apurra. (bis)
Mendizabal
Orain arteko denbora degu
beti presaka pasea;
orain astia sobre daukagu
eta eguna luzea;
musean eta kontutarako
jubilatuen etxea;
gauza ederra denen gainetik
patxadan hola elkartzea.
Jubilatuen zoriona da
horretaz konturatzea. (bis)
A.Lopategi
Bizkar gainean baitaramagu
urteen karga astuna,
hara ta hona pasiatuaz
pasatzen dugu eguna;
bazkal ostean gero kartetan
eguneroko jarduna,
geure kapritxo hauek beteaz
jarrai dezagun laguna,
ta bilobentzat gelditu bedi
guk gastatzen ez duguna. (bis)