Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-08-15 Zizurkil Jaialdia
Gai-emailea
Esnaola, Jon Ander
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Arzallus, Amets
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Joxe, bakarrik bizi zaren adineko bat zara. Katu bat da zure konpainiarik onena Amets, eta egunero bezala paseatzera irten zara katuarekin, baina hara non, katua arbola batera igo zaizu. Zu, errukituta, katua jaitsi ezin eta katua jaisteko asmoz, zuhaitzera igotzen hasi zara; konturatzerako, ordea, zu zara zuhaitz gainean jaisteko beldurrez dagoena, eta katua behean, zuri barrez.

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Beti estorbu eiten dedala
hor jarduten zait kejatzen
ta zuhaitzera igoa naiz gaur
ez bainaiz gutxi nekatzen
eta hau berriz nere atzetik
esanez " goruntza goazen!".
Igotzen kosta ein zaizu baina
kosta behar zaizu bajatzen!

J. Agirre: Nolabait ere eingo ahal ditut
bajatutzeko moduak!
Eta katuak daduzka hemen
ni tentatzeko goguak.
Euzki epeletan pasatzen ditu
oso ordu ondraduak
honegatikan biziko dira
arratoi eta saguak!

A. Arzallus: Haserre dago ez naiz harritzen
nahiz adarrei eutsi tinko
nunbait katuak alde egiteak
egiten zion zimiko.
Lehen zozokume kabi bat zegon
haiek'e juanak mutiko...
ba oraintxe bai bakar-bakarrik
gelditu zera betiko.

J. Agirre: Lehenago banun andre eder bat
ustez neretzat hartua
heriotza hori izan zan bide
nago sakabanatua
orain amonan partez laguna
hementxen daukat katua...
Ondo pentsatzen jarri ezkero
pizti madarikatua!

A. Arzallus: Bere laguntzat egin ninduen
nahiz eta izan berandu
ostikoka ere hor jarduten zait
inoiz fuerte ta ondradu.
Oain zuhaitzean hola jarrita
atsalde bat daramagu;
nahiz elkarrekin hola ibili
ondo konpontzen gera gu.

J. Agirre: Ondo konpotze horrek'e badu
tartetan nahikoa neke
gaizto samarra zerala ere
garbi esan nahi nizuke.
Arra da eta zenbait alditan
hor ibiltzen da jo ta ke
ni bakarrikan utzitzen nau ta
sakaperikan sakape.

A. Arzallus: Nahiz ta pentsatu katua igual
dagoela azkenetan
bakar-bakarrik uzten dedala
ta al dago problemetan?
Orain Zizurkil Goia dezula
hurrena Goiatzen bertan...
Ni're zu bertsota joatean
han gelditzen naiz penetan.

J. Agirre: Nere ustetan garbi eman det
nere lagunaren nota
nolakua dan aspalditikan
daukat ondo begiz jota
bainan hala ere neure etxetik
inola ezin neike bota
hau bialduta hobeagorik
nei ez zait etorriko-ta.