Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-03-14 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Ibai Esoain, Iñigo Izagirre

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Orixe Saria (12. 2009. Donostia, Añorga)
Représentación
2009-03-14 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Gaztelumendi Arandia, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Esoain, Ibai
Izagirre, Iñigo
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Iñigo, herriko apaiza zara. Jadanik bi alditan joan zara Ibairen etxera, hilzorian zegoela-eta estremauzioa edo azken igurtzia ematera. Gaur, tabernan egin duzue topo.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-03-14 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Ibai Esoain, Iñigo Izagirre

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Izagirre:
Telefonoz deituta
bazterrak aztora
bi alditan galdu det
zurekin denbora
ta gaur hemen tabernan
mozkortzen gustora
irteerak kobratzen
hasi beharko da! (bis)

I.Esoain:
Tabernariai esan
"Ekarri alkohola!"
ia berdin-berdin zait
jadanik kontrola.
Ez dakit nola nagon
hilda edo hola
behintzat iruditzen zait
zeruan nagola. (bis)

I.Izagirre:
Ez dauka ez errexa
mutilak hiltzea!
Errosarioakin
pasa nun trantzea.
Ze ari zara esaten
zeru talechea?
Zure amak lurrean
dauka gurutzea! (bis)

I.Esoain:
Asko kosta al zaizu
bitan etortzia?
Gaixo dagoen batek
adarra jotzia!
Kriantzak ere badu
bere garrantzia:
hau det ezpainentzako
azken igurtzia. (bis)

I.Izagirre:
Kriantza izeneko
horrenbeste ardo!
Ni zurekin nahikoa
nazkatua nago.
Bi alditan joan naiz
ez zait kosta, ondo!
Zu mezetan ez zinen
bi aldiz izango? (bis)

I.Esoain:
Ez naiz bi aldiz joan
noski mezetara
baina bihar gauean
joango naiz jada.
Tabernari kobratu
ezaidazu hara!
Kanbioak eta ni
bagoaz kajara. (bis)