Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo
| Bertsoa entzun | 
2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo
		
				
				Nom de la strophe: 
		Neurri berezikoak 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Ez da gelditzen lorpen hutsean,
aritua zen epe luzean;
amets ugari gauean eta
denak gauzatu goizean; (bis)
jendeari ihesean,
gailur berrien gosean,
mendiaren babesean...
gailur guztiak ez dira lortzen
horren modu errezean,
baina uztarik ezin da jaso
ezer landatu ezean. (bis)
Sarritan gogor, sarritan bare,
maila berriak hartuz xuabe,
zitalkeriak atzean utziz
beti aritu zen trebe; (bis)
indartsu zen alafede,
gainditu du mila lege
gogoa bihurtuz bere;
hari begira oroitzapenez
denok ere harro gaude,
Felixi esker amets egiten
ikasi degu guk ere. (bis)
