Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
| Bertsoa entzun | 
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
		
				
				Nom de la strophe: 
		KOPLEN MULTZOA 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
A. Arzallus:
Ni onena naiz denetan,
hala ere gehienetan
begiak malkoz jarri ohi zaizkit,
bihotza penetan.
Hori hiltzen den unetan,
nago trantze estuetan,
herio bera ikusten baitut
nere eskuetan. (bis)
A. Goikoetxea:
Hildakoa parez pare
jarri digute, halare
mediku gera, uler ezazu,
hontarako gaude.
Ez kontra eta ez alde,
malkorik neri ez galde;
bestela aspaldi gelditu nintzen
malkorikan gabe! (bis)
A. Arzallus:
Hauxe da gure borroka,
nahiz ta hiltzean gorrota,
sarri askotan gelditu izan naiz
hementxe lur jota.
Baina ez dut malkorik bota,
bakarra hilda dago-ta,
baizikan eta lagunari ez
baitzaio inporta. (bis)
A. Goikoetxea:
Honek bueltarikan ez du,
gu gabiltza eskuz esku,
hiltzen ez duen bizitzarikan
ez zazu amestu!
Lana nahi dizut erraztu
eta kontuak ez nahastu:
bizi daudenak salba ditzagun,
hildakoak ahaztu! (bis)
A. Arzallus:
Bat hiltzen zaigun unean,
malkoz estuasunean...
Lagunak, berriz, berdin segitzen
du lasai lanean.
Min bat badut barrenean
eta jakin azkenean:
nik negarrikan ez dut egingo
hiltzen zarenean. (bis)
A. Goikoetxea:
Ez zera mediku txarra,
zugan baduzu indarra,
ta hildakoan ez daukat zure
malkoen beharra.
Ez zazu gainditu marra,
horra egia bakarra:
etsaia dugu errukia ta
etsaia negarra. (bis)
