Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Jon, zahartuta zauden aitajaun bat zara. Gauez, lotan zaudela, heriotzako ordua ailegatu zaizula amets egin duzu. Halako batean, zure bilobak iratzarri zaitu irribarretsu ametsetatik.

Description

Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez oso denbora askora
ez naiz sentitu gustora
ezin iritsi inora...
Amesgaiztotik esnatzen nintzen
berriro amesgaiztora...
Lepoa altxa dut gora
hor dago etxeko lora.
Eskerrik asko iloba!

Amesgaiztoa gorria
edadeak ekarria
adin hau hain da larria!
Ikutu dezu nere kopeta
laztandu ere belarria...
Ireki da iturria
hau argi izugarria!
Egun on egun berria.

Berriz goizeko solturan
bizitzaren abenturan
ez nago aurreko dudan.
Zergaitik bizi heriotzaren
beldurrean eta mugan?
Holaxe maite zintudan
ta gaur zer desio dudan:
beti bizi nahi dut zugan.