Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2004-08-22 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Eizmendi, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Aspaldian gaixo zeunden, eta joan den astean azken etsia eman dizute sendagileek: gehienez ere bi hilabeteko bizi iragarri dizute. Zertan emango dituzu bi hilabete horiek?

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nire osasunak urte honetan
euki dau hainbeste krisi
baina hau azkena dala dinoste
ezin dot joan igesi.
Medikuak dino "Tartea hartu
nahi dozuna egiten hasi".
Bi hilabete hirurogeita
hiru egun dira kasi;
gurago neuke ez jakin eta
egunerokoa bizi.

Dinoste heriok ein behar deustala
bi hile barru bisita
lehenau be inoiz sentitu izan dot
neure barruan zirika.
"Aprobetxatu eta askatu
barruan dozun irrika;
bidaiak egin ta disfrutatu
ta bizi zaitez korrika"...
Zer egin leike heriotzaren
sega gainean eukita?

Esaten dabe "Ez eizu Unai
halan be etsirik hartu;
aurrean dozun denbora hori
ahal danik ondoen neurtu;
astiro-astiro zure mundua
egunerokoan agurtu";
nik nahiko neuke lehengo loturaik
bi hilabetean ez apurtu
nere inguruei begiratu ta
maiteenak besarkatu.