Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (36. 2004. Donostia)
Représentación
2004-01-24 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Esan didatenez, Peña, azkenaldian behin baino gehiagotan esan duzun esaldia da honako hau: "Bizitza ez da matematika".

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pentsamenduak dauzkat
nere barrenean
orain hiru hilabete
une txarrenean...
matematika ez dela
diot azkenean;
nik konprenditu nuen
halako unean
gure anai zaharrena
galdu genunean.

Beti hitz egiten nion
anaiari hika.
Minbiziak hondatu
bere bi birika:
geroztik egunetan
gaitza hor segika...
Gazte utzi gintuen
gaztetxo apika.
Bizitza problema da
ez matematika.

Matematikak behar
dira ofizinan
baina emaitza txarrak
gero medizinan
gaitzari aurre eginez
indarrez ta grinan...
Hemen negok geroztik
ulertu ezinan
berroita hamar urtekin
nola joan zinan.

Berdin zaio goizean
berdin iluntzean
beti egongo baita
gure bihotzean
negar egiten degu
hartaz oroitzean;
amak oroitzen hau hi
bere otoitzean
eta nik oroitzen haut
bertso bakoitzean.