Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Filosofi asko daude,
behar lukete behinepin,
horregatik bakarrera
sekula mugatu ezin;
eta nerea zer izan leike?,
azaldu beharko det fin:
ondokoaren guztia entzun ta
norberak nahi duna egin.
Bizitzeko hainbeste bai,
baina lanetik ihesi;
borondatez jokatu ta
derrigorra galerazi;
egun hutseko bizimoduak
ez du gehiegi merezi,
salerosia ahaztu eta
alkiler batean bizi.
Bertsolaritza izan leike
eguneroko arnasa,
erdia da konpromezu,
beste erdia jolasa;
bizitza ere horixe baita
nahaspila ta anabasa,
hiru-lau gezur txukun kontatu
ta ahalik ondona pasa.