Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis"
Bertsoa entzun |
1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis"
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ni osasunez ez naiz ibili
sekula ere ederto,
alkohola eta tabakoakin
beti gogor peto-peto.
Gaur medikuek jarri nautenez
heriotzaren menpeko,
pare bat aste ditut aurrean
nahi dudana egiteko,
astebetean pasatuko dut
urteetan baino hobeto. (bis)
Laister hemendik joate hori
ezin da tragatu bela,
ni sentitzen naiz gaur bertan ere
hilda banengo bezela.
Senti dezaket bihotz alboan
mamu beltzaren epela,
baina guztia ez da hain txarra,
guztia ez da horrela,
poz bat badaukat, mundu hontatik
pozik joango naizela. (bis)