Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Bertsoa entzun |
1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nik erantzun eman beharko
hementxen umil-umila,
eta batian mobitutzeko
nere buruko gurpila.
Gerra ostian juaten nintzan
sarri txusko beltzen bila,
erdi goseak ni hasi nintzan
eta zeharo umila,
ta orain harro sentitutzen da
larramotxeko mutila.
Herririk herri ibilitzen naiz,
jaunak ez al da nabari?
Karrerarikan ez nun ikasi
bainan bertsuak kantari.
Guraso ona eta txikiak
badauka lagun ugari,
zuen txaluak ta deiadarrak
dira Mañurentzat sari;
nere lagunak zuek zerate,
eskerrik asko denari.
Egi garbika aitortutzeko
behin ere ni ez naiz lotsa,
zuen aurrian nik garbi-garbi
eman nahi nuke aitortza:
eskola gutxi dadukat baina
egin nahi nuke morrontza,
zuek ikusi ta galdutzen da
nere bildurra ta lotsa:
zuegaitikan pozak zoratzen
dadukat nere bihotza. (bis)