Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-11-23 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Goikoetxea, Ekaitz
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Drogazalea izana zara. Dagoeneko zure lagun-kuadrilako gehienak hil dira. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Air
Nere gorputza dardarka daukat
Nom de la strophe
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Nom de la strophe:  Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Adiskideak sarri ibili
ginen plazatik plazara
festarik festa eta jairik jai
gaur barre, bihar algara.
Momentu oro ematen nizun
komunean besarkada
ta une oro inguratuaz
nere sudur-zulotara.
Koadrilaren etorkizuna
zenbat ginen, zenbat gara?
Beldurra eta ikara
hori zure errua da.
Nere kuadrilan ni bakarrikan
gelditzen naizenez jada
bixigarria izateaz gain
hilgarri ere bazara.

Egun batean neronek ere
hartu nuen zure trena
eta urteak igaro ditut
zure bagoian barrena
inoiz irria eman didazu
besteetan atsedena.
Bi aurpegiko txanpona zera
ez al degu nabarmena?
Baina kuadrila begitantzean
asaldatu zait gaur dena
ordaindu dedan kondena
aldaketaren orena
bi urtetako parentesia
horixe da izan dena
ta irri batez itxi nahi nuke
irriz zabaldu nuena.

Zuk urdin-urdin jartzen zenuen
zeruaren margo grisa
zure menean maiz ibili naiz
neure kautan, neure gisa.
Komun zuloan barneratu ta
sudur zuloak zerbitza
nahiz ta ondoren iritsiko zen
nahi ez ta hainbat ekintza
gaur lehenengoz goxatua det
ekiaren eki printza
zelai berdetako ihintza
eta txoritxoen hitza.
Gure patua hola kakaztuz
zer arraiotan gabiltza?
Berandu baina bere onera
ekarri nahi det bizitza.