Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-12-22 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
Bertsoa entzun |
1990-12-22 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zalantzan nago aurten Gabona
Gabon dala esateko,
motiborikan ez det ikusten
irrifartsu izateko,
egia da bai gure mahai zaharra
aurten ez dala beteko,
lehengo urtetik bat galdu zaigu
heriotz beltza tarteko,
aurten aitatxo faltako degu
Zorionak emateko. (BIS)
Gizon zintzoa eta jatorra
akats haundirik etzuna,
seme-alabak ateratzeko
hainbeste lan egin zuna,
hil zala zortzi hilabete ta
galtzear daukat zentzuna,
amaren senar gure aita ta
aitona beste batzu(re)na,
ez dakit nola beteko degun
berak utzi zun hutsuna. (BIS)
Gabonetan bat gutxigo aurten
onartzea zait gogorra,
negar zotina izango degu
Gabon kanta orokorra,
bizidun danak heriotza du
amaiera derrigorra,
aitak bete du sortzerakoan
jarri zioten zigorra,
baina beraren oroimena da
guretzako hilezkorra. (BIS)