Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-01-24 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza
Bertsoa entzun |
1988-01-24 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Epaiketaren ondorioa
zer ondorio tristia,
penagarri da herriko seme
bat honela ikustia,
bihotza daukat amorru biziz
begia malkoz bustia,
abertzalea izatea da
nik dudan kulpa guzia.
«Hil behar dezu» halaxe jo dit
epai gorenak aldaba,
agur emazte bihotzekoa,
agur seme ta alaba,
ni banijoa baina ondorena
zuengan nahi nuke laga,
nere heriotzak ez du balio
Herria askatzen ez bada.