Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Mendiluze, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Hainbat jira-bira eman zenuten elkarrekin, beti itsasoa tarteko. Orain dela gutxi, itsasoak berak eraman dizu zure lagunik onena.

Description

Air
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbat urtetan ibili ginen
zu eta biok batean,
honen usterik ezin eduki
txaluparekin joatean,
baina olatu txar bat etorri
eta zuretzat kaltean;
eraman zaitu eta nahiz orain
zauden oso apartean,
zertarako det negarra hemen
malko itsaso batean? (bis)

Lehenengo aldiz atera ginen
ginelarik bi mutiko,
urteak pasa ta gogoari
guk eutsi genion tinko.
"Itsaso honen bildurrik gabe"
pentsatuaz gurekiko,
ta orain nola bota errua
galdu bazaitut betiko?
Olatu batek eraman zaitu
baina amets batek ito. (bis)

Hitzak alferrik izaten dira
halako bat gertatzean,
sentimentuak korapilatzen
baitzaizkigu bihotzean.
Asko da ia, gehiegi ere
utzi dezuna atzean!
Agur batekin agurtzen zaitut
ta hemen nago etxean,
zure irri bat somatu nahian
ni olatu bakoitzean. (bis)