Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Colina, Sustrai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuen gurasoen zilarrezko ezteietan oparitzeko bideo bat prestatzen ari zarete familiako irudiekin. Umetan hil zen zuen anaiaren irudiak sartu egin nahi dituzu zuk, Sustrai. Ainhoak, berriz, ez.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina

Ai ene arrena maite
Arren konturatu zaite!
denak sartuta album eder bat
osa genezake.
Nahiz Beñat joan zen aparte
ta ez den itzuli gaur arte
falta direnak ere ez al dira
familiko parte? (bis)

A. Agirreazaldegi

Hara Beñaten izena
mina ematen diena
ez baita beti gozoa izaten
bizitzaren trena
ta Beñaten oroimena
ezabatzea onena
ospa dezagun lortu dutena
ez galdu dutena. (bis)

S. Colina

Somatzen zaitut arraro
ezin egonen arrago
heriotzetik nahiz ta hamabost
bat urte igaro
Beñat pikaro-pikaro
agertu beharra dago
gogoratzeak min ematen du
ahanzteak gehiago. (bis)

A. Agirreazaldegi

Beñatek egin zun alde
eta gurasoei galde
harez geroztik zulo batekin
betirako daude
ta ez jarrita mesede
dena joango da xuabe
gure artean egongo baita
guk jarri gabe're. (bis)

S. Colina

Alperrik dela ezagun
orduan zergatik jardun?
Heriotzea eta bizitza
dira osotasun.
Ai ze kopeta daukazun!
sendi giro ta maitasun...
Danon artean zilarra urre
bihurtu dezagun. (bis)

A. Agirreazaldegi

Itxi zen haren atea
mesede edo kaltea
eta geroztik biok gabiltza
hemen aterpea...
Zu lasai Sustrai maitea
eta lasaitu zaitea
bizitza hontan aukera bat da
baikorra izatea. (bis)