Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Luis Otamendi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Représentación
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Larrañaga, Anjel
Otamendi, Luis
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu Angel Larrañaga, suhiltzaile edo bonberoa zaitugu. Sutan dagoen etxearen barrutik irten nahi ez duela aurkitzen da Otamendi agure zaharra.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Luis Otamendi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga
Hauxen da une garratza era
hauxen da une sakona,
badakizute gaur bonberoa
trantze latzean dagona,
nahiz arazotan izan etxea
jarri nahi det zoriona,
betiko bertan kixkaldu gabe
kanpora zaitez aitona.
Otamendi
Sugar likitsa etorri zaigu
baserriaren kaltera,
eta guztia errez doa
goitikan hasi ta behera,
halaxen ere aitona ezin
baserritikan atera,
erre behar bada, erre nadila
baserriakin batera.
Larrañaga
Aitona maite zure bihotza
dago goibel ta minbera,
suak indarra badauka baina
bonberoak gertu gera,
orain artean zaindu dituzu
bertsoa eta euskera,
etxea galdu liteke baina
jarrai dezagun aurrera.
Otamendi
Baina aurrera jarraitutzeko
nola izango det poza?
JaioIekua galdu ezkero
nere etorkizun motza,
baserri hontan pozikan nitzan
egiten det nik aitortza,
bertan jaioa naizen ezkero
bertan nahi det heriotza.
Larrañaga
Zu beti bertan bizitu zera
arrazoi daukazu hortan,
baina bizitza ez da bukatzen
hau hartu zazu gogotan,
etxe gehiago izango dira
ta jarrai zazu bertsotan,
bestela gaur neuk hartuko zaitut
pozikan nere besotan.
Otamendi
lkusten det nik zu bonberoa
borondatean zaudela,
zure besotan hartuagatik
ez det nabari epela,
eskari hauxe egingo dizu
aitona zahar honek bela,
biok salbatu gaitzazu edo
biok erre gaitezela.