Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1993-03-20 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
1993-03-20 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Pintore gisa egin beharko
orain nere eginahala,
hartu beharko brotxa ta pintzel
espatula eta pala,
argazkirikan nola ez dudan
beste askotan bezala,
pintatu behar modelo eder bat
argi luze ta zabala,
garbi esanda Maddalentxo bat
bera baita ideala. (bis)
Fondoa egin diot urdiñez
ta geratu da ederto,
gorri bizi bat zapatentzako
ta oraindik askoz hobeto,
jertse txuri bat badauka eta
astiro-astiro lantzeko,
tubotan bila hasi naiz baina
geratu naiz keto-keto,
kolore beltza falta behar zait
arpegia pintatzeko. (bis)
Gure Maddalen ez dut ederto
utzi hemen gaurko plazan,
nire pinturen tratu okerra
nola behar zuen jasan,
ez dut moldatu nere kuadroa
gaurkoan nahi nuen eran,
entzulegoak esan dezala
gaurkoz izan ala ez izan,
eta itxurarik ez baldin badu
astratoa dala esan. (bis)