Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1993-08-21 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
| Bertsoa entzun | 
1993-08-21 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
		
				
				Nom de la strophe: 
		Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Kaletarra naiz baina badaukat
baserriko informea:
etxekoandrea izaten dala
beti fina ta xumea,
atseden gutxi eta gainera
ia urtero umea;
benetan diot, sufritu bat da
baserriko emakumea,
bera da ama, etxekoandre,
langile ta neskamea. (bis)
Etxean jabe bada gaitzerdi,
sarri askotan maizterrak;
etxekoandreak konpondu behar
seme-alaben okerrak,
eta sarritan ferira aldegin
etxeko senar alperrak;
holakoetan etxekoandreak
erakutsi behar perrak.
Hamaika etxe bada bizirik
etxekoandreai eskerrak! (bis)
