Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-03-26 Mendexa Jaialdia
Gai-emailea
Ibarra, Iratxe
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Azkenaldian gazteen artean ohitura bihurtu da lokaletan geratzea. Sustrai, zu, jokaera hori duen hamasei urteko gaztea zara. Peña, berriz, lehengo ohitura zaharrean parrandan tabernetan jarraitzen duena.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano: Ez zabiltzala ondo
nago ohartuta;
ez al zera sentitzen
pixkat aspertuta?
Zu jota ote zauden
nago bildurtuta;
goazen kalerik kale
tragoak hartuta...
Zer egiten dezu ba
lokalan sartuta? (bis)

S. Colina: Lokalean sartzea
noiztik da delitu?
Nere ustetan badu
nahikoa meritu;
bertan sofan eseri
ta lasai gelditu...
Kalerantza tragota
zertako abitu?
Hantxe tragoak zeinek
ordainduko ditu? (bis)

A.M. Peñagarikano: Holako egoerarik
ezin leike jazo;
animatu zaitez zu
ta burua jaso
trago batzuk hartzea
ona baita oso.
Aizu ikusten zaitut
ta mesedez ixo
askatasuna eskatzen
eta beti preso. (bis)

S. Colina: Nola hartuko ditut
tabernan bi trago?
Nola ibiliko naiz
pikaro-pikaro?
Nola astakeritan
kaleak igaro?
Alper-alperrik nabil
kondenauta nago:
gehitxo hitz egiten dun
atso asko dago. (bis)

A.M. Peñagarikano: Nola ibiltzen geran
zuk hartu gogoan
ta arren lokalera
zu ez zaitez joan!
Hobeto ibiltzen da
lagunen beroan
batzuek ekarri ta
besteak eroan;
holaxe egoten da
kirkila zuloan. (bis)

S. Colina: Ta kirkilak ez badu
zulotik irten nahi
zuk atera arazten
ez al daukazu jai?
Beti zabiltz tabernan
beti zabiltz porai;
a ze alkohol kiratsa
ze zigarro usai...
Zu ez zara aldatu
baina garaiak bai. (bis)

A.M. Peñagarikano: Gauza asko galdu dezu
galdu adorea
eta ia galdu dezu
zeure ohorea.
Nola egon daiteke
zuloan gordea?
Aurpegia ez daukazu
nik baino hobea;
horregatik daukazu
kaiku kolorea. (bis)

S. Colina: Astean zein jaietan
zuk beti parranda
ta etxera bueltatu
ohi zara edanda
zeneukan sos apurra
tragotan emanda.
Ez egin lagunarte
baten propaganda
berroita bi urtekin
ezkondu zinan da! (bis)