Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-12-26 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Kataxulo Bertso Txapelketa (3. 2009. Oiartzun)
Représentación
2009-12-26 Oiartzun Sariketa
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Maddalen
Gaztelumendi, Beñat
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Maialen gazte borrokalaria zara, ausarta; Beñat berriz, pentsalaria, jakintsua

Description

Air
Zazpi ahizparen gai den oihala
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-12-26 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Arzallus:
Gaztea beti bizi izan da
zaharragoen menpeko
zure ideiak entzun ondoren
Beñat harritu naiz seko
esaten duzu: "Pentsatu eta
egongo zara hobeto"
pentsatzea ez al da alperrik
gero deus ez egiteko?

B. Gaztelumendi:
Baina zergatik hasi ezertan
aterako bada grabe?
Ai oraindikan ezjakin zera
oraindikan hain nerabe!
Zu inguratzen zaitun denaren
kontra aritzen zerade
askotan zeren alde borrokan
ari zeran jakin gabe.

M.Arzallus:
Ba bai borrokan segitzen dut nik
nahiz ta ez dudan jakiten
zerri buruz ta horrexegatik
Beñat arrazoirik ez ken.
Alper-alperrik aritzen zara
buruari eragiten
total zaharrek ez baitizute
bate kasurik egiten.

B. Gaztelumendi:
Baino barrura begira zazu
ahaztu zazu ingurua
dauden borroka denetan ohi da
azaldu zure burua
eta hurrengo manifa ere
dezu zita segurua
baino pentsatu al dezu zertan
aldatu dezun mundua?

M.Arzallus:
Zurekin behintzat aldatzerikan
ez zazu asko espero
zure etxean gelditzen zara
egunero-egunero
zu hotz pentsatzen egoten zara
ta nik jarduten dut bero
gazte bikain bat sortuko gendun
biok alkartu ezkero.

B. Gaztelumendi:
Egia da bai hala hobea
litzakeela ondorena
nik bertsoz bete-betea daukat
nere kajoi almazena
ta zuk edozer egiten dezu
ahaztuta datorrena.
Ziega hotz baten urtuko zaizu
zure berotasun dena.