Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-03-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-03-24 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Hamaway, Iskandar "Iski"
Bertsolaris / Auteurs
Paia, Fredi
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Badirudi azken asteotan gazteon atxiloketak nabarmen gehitu egin dirala, ondino gehiago; ta hor daukagu Haikakideen kasua edo Donostialdean gertatu direnak, eta azken aste honetan be zure herrian bost gazte atxilotu dauriez. Zu be gazte eta abertzale izatearren atxilotuta egon zinen. Beraz, zeresanik izango al dozu, ezta?

Description

Nom de la strophe
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-03-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia

Nom de la strophe:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aurtengo hauteskundeetan
kanpaina berezia:
astelehen gauez heldu zen
Getxora Polizia.
Komunikabideek egin
beren lan berezia.
Urtzi ta Jorge preso dauz,
ondorio nagusia.
Nahiz bertsotan ezin bota
Alcalako harresia,
beraientzat izan bedi
gaurko saio guzia. (bis)

Garzonek planteamendu
sinplea dauka berez:
independentistak sartu
kartzela baten errez,
gazteak harrapatzeko
errezak ei garenez.
Batzuk zortea daukate
ta egin dute ihes.
Aurrerantza egin behar da,
egin behar da amets;
iraultzailea preso dago,
baina iraultza inoiz ez. (bis)

Hau hilabete gogorra!
danak gara lekuko,
baina ziur nago dena
zaiela damutuko.
Aurrera egin behar da,
gara nagusituko.
Elkarrekin lan eginda
dena dugu lortuko,
batera baldin bagaude,
ez gaituzte isilduko.
Gu mugitzen ez bagara,
inor ez da mugituko. (bis)