Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1999-07-24 Aia Jaialdia
Conducteur/trice
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk, Maialen, nahiz eta karrera bukatu, ezin duzu lanik aurkitu. Hori dela eta, itsasoan lanean hastea erabaki duzu, atunetan hain zuzen ere. Itsasontzian sartu eta arrantzale zahar honekin hizketaldi bat egitea erabaki duzu.

Description

Air
Beste bateko inularretan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Hondartzan beti egiten nuen
salto, bainatu ta korri,
itsas lanean bukatzerikan
ezin nezakeen igerri.
Urdin itxura hartzen nion nik
aspaldi itsaso horri;
azkenaldian iruditzen zait
erdi beltz ta erdi gorri. (bis)

Egaña:
Zure barruan arrenkura bat
gazte, badezu gordea;
ikusten zaitut lan hontarako
animorikan gabea.
Itsasoa da beltz eta gorri,
ez beti-beti ordea,
askotan baita marinelaren
esperantzaren berdea. (bis)

Lujanbio:
Nere sendiai gaur bi hilabete
penaz esan nion "aio",
barku batean han sartu nitzan
atun zahar batzun karraio.
Esperientzidun marinelari
galdezka hasi natzaio,
bizimodu bat ez ote dan hau
lanbide bat baino gehio. (bis)

Egaña:
Nik erantzuna emango dizut
gazte, egon zaite lasai;
antxoa edo hegaluxetan
ibiltzen gera nolanahi;
kresalak ia azala janda
ur gazitan sarritan blai;
bizitza hemen utzi ohi dugu
eta bizia ere bai. (bis)

Lujanbio:
Sarri haserre egoten da ta
beste askotan gozoa,
urrutietan bizimodua
ez da oso erosoa.
Nola aguanta liteke Andoni
sentipenen erasoa?
Itsas handian lehorra nahi ta
lehorrean itsasoa. (bis)

Egaña:
Falta zaiguna miresten degu,
halaxe da ta akabo!
Ez da ardorik, antuxunetik
egin itzazu bi trago.
Orain apustu egingo nuke,
zalantzarikan ez dago:
kanpaina baten ikasi baietz
karreran baino gehiago! (bis)