Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Xenpelar Saria (19. 2006. Errenteria)
Représentación
2006-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Esnaola, Kepa
Bertsolaris / Auteurs
Alberdi, Uxue
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Saharatik aurten uda pasatzera etorri zaren haurra zara. Gaur da egonaldiaren azken eguna.

Description

Air
Gure herri ttiki hau da
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Saharan hain da haundia
gosetearen itzala
nire osasuna nuen
ahula eta makala;
baina sendi bat topatu
hain sendi eskuzabala;
ni egoki ta ondo zaintzen
egin dute eginahala;
nire amatxok sentitu nau
semea banintz bezala
ta orain badakit nik behintzat
bi amatxo dauzkadala. (bis)

Egia esan famili hau
neri iritsi zait barrura
eskuzabaltasun horrek
sortua baitit lilura;
beraintzat ematea
bihurtu baita ohitura;
baina agur esateko
garaia ere heldu da.
Beraz agur familia
ni banoa desertura
malkoek lurrari ona
iten dioten lekura. (bis)

Banoa ta nago berriz
lurra ikusteko aiduru.
Euskal Herrian pasa dut
hilabete bat inguru;
guztia eman didate
eskuz esku buruz buru...
Nik ta nire familiak
beti eskertuko dugu.
Halere gustora noa
han ondo nago seguru;
hemen ez dauden beste hainbat
gauza on ere baditugu. (bis)